XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2) Bai harrigarri ta goragarri,
jaunak neregan egina!
Elizaz eta munduak oro:
Gora, aupa jainko jauna!
.

Nere arimak goresten Jauna,
poz pozik dut nik barruna,
jaungoiko jauna nere osasun
eta salbatzailea da.

Mirabe honen humiltasuna
Jaunak ikus duelako,
gizaldi denak gaurtik, egiaz,
dohatsu naute deituko.

Guzi-ahaltsuak gauza handiak
nerekin eginak ditu
Jaungoikoaren izena da bai,
guziz handi eta saindu.

Haren bildurrez diran zintzoek,
menderen mendetan, beti,
jasoko dute Jainkoagandik
neurrigabeko erruki.